XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dakit bampacirc; nik. Oso ixillik mintzatzen bait zan.

Ogeigarren eguna izango zan. Otordua. Maierakoan, zaldunki urbildu zion neskari mutillak aulkia.

Eta muxu bat eman goxoki lepoan, ura eseri zanean: - Bonitxu: Kezkaturik nago.

Zure ezkontza onen arazoa, aztertu nai nuke berriro, eta astiro, zurekin...

- Ez duzu ortaz itzegiteko baimenik.

- Esan dizut ori len ere, Bon.

- Itzegin dezagun bampacirc; beste gauza batez.

Eta paper bat eskeiñi zion ori esatean.

Ona, zer dion ingi arek: Paul J. Jersey, Cheyenne City'ko Alkate Jaunari, agur.

Uri ontan, legeak agintzen duanaren aurka, inditarrei pattarra saltzen ari diran gaizkilleak badirala, entzun dut egun auetan.

Jakin ezazu, Alkate Jauna, zure esanera eukiko nauzula beti, legearen alde eta gaizkille ororen aurka lan egiteko.

- Ez dut ikusten, Bon, txartel onekin zer lortu naiean zabiltzen.

@- Begira, Bonny. Orrelako txartel bat, Txeiene-Uriko jaun ospetsu guztiei bidali diet.

Gizabideak agintzen duan lez, danek erantzun bearko didate.

Gero, Bonnytxo, zuk eta nik, erantzun oiek inditarrak ekarri digun paper onekin kidatuko ditugu....

- Orain bai! Orain ikusten dut zer lortu nai duzun!.

Lau egun-barruan, mai gaiñean zituan Bon-Lucky-Boy'k Txeiene Uriko zaldun ospetsu guzti aien erantzunak.

Eta aien artean, inditarrak ekarritako papera ipiñi zuan; eta beste aiek banaka banaka, paper arekin kidatzen asi.

Kantari, jakiña: Maite bat maitatzen det maitagarria....

- Ona emen gure arazoaren askapena, Bonny.

Gaur iritxi zaigun paper au eta inditarrak ekarri ziguna paper-mota berekoak dira: beste guztiak baiño dotoreagoak.

Bat bera da gaiñera bi paper auek idatzi dituan eskua; eta bat bera ortarako erabilli duan luma.

- Baiñan, gaur goizean iritxitako paper ori... ¡Alkatearena da!, Bon! - Bai Alkatearena da.

- Alkatea da beraz, gaizkilleen buruzagia!!!.

- Ez dakigu oraindik, Bonny.

Beste batek, arek jakiteke, aren luma ta paperak erabilli bait zezazkean, aren idazkera itxuratuaz.

Arratsalde epel ederra Txeiene-Urian.